Emakunde emakumearen euskal institutuak osatu du komunikazio ez sexista bultzatzeko kode deontologikoa eta 51 eragilek bat egin dute egistasmoarekin. Sinatzaile horien artean Aiaraldea.eus proiektu komunikatiboa dago. Tokiko hedabideak ez ezik, komunikabide orokorrak ere batu dira ekimenera.
Ostiralean plazaratu zuen Emakundek zerrenda osoa eta kodea ere sarean ikusgai dago. Lan horren helburua da sexismoa ekiditea informazioaren esparruan zein publizitatean.