Aiaraldeako hiru taldek, Patx&Run, Etenik Ez! Eta Erasoz Erantzun zehazki, jotzeko aukera izango dute Laudion Martxoaren 25etik 28ra egingo den Gazte Danbadan.
Hasteko, Laudioko eta Amurrioko taldekideak dituen Patx&Run rock taldeak bere lehenengo maketa aurkezteko aukera izango du martxoaren 26an, larunbatean.
[video:https://www.youtube.com/watch?v=DNKAotq7HuQ width:620 height:350]
Bestalde, eskualdeko Etenik Ez! talde gazteak ere bere thrash metal eta punk doinu indartsuak erakutsi ahal izango ditu martxoaren 27an, igandea, Ernai eta Aitzina antolakundeek sortutako jaialdian.
Amaitzeko, Erasoz Erantzun talde berria Etenik Ez! taldearekin batera arituko da Gazte Danbadan Martxoaren 27an, igandea. Punk eta Oi! estiloak jorratzen dituen taldeak bere lehenengo kontzertueneteriko bat eskainiko du egun horretan.