Beste urte batez helduko da Aiarako Bira errepideetara, denboraldi hasieran erreferentzia den kadete mailako lasterketa. Otsailaren 27an egingo dute lehen etapa eta hurrengo 3 larunbatetan izango dira beste hirurak.
Aurten berriekin dator bira. Laudioarrak izan ziren lasterketa honen bultzatzaileak 1990an, baina Laudioko etapa aurten ez da egingo. Antolatzaileek espero dute, haien laguntza berriz izatea datozen edizioetan. Hori dela eta, lehenengo etapa Okondon egingo da.
Arabako Txirrindularitza Elkarteak antolatzen du Aiarako Bira, Aiala Txirrindularitza Elkartearekin, Amurrioko Txirrindulari Elkartearekin eta Artziniega Txirrindularitza Elkartearekin batera.
Jarraian, etapa guztien datak, lekuak eta kilometroak:
-
DATA
ETAPA
IBILBIDEA
KM
Otsailak 27
1
Okondo - Okondo
39
Martxoak 5
2
Kexaa - Murga
44,4
Martxoak 12
3
Amurrio -Amurrio
44,5
Martxoak 19
4
Artziniega - Artziniega
44,6
Kilometroak Guztia: 172,5
Iaz, Joseba Otaola amurrioarrak birako sailkapen orokorrean 2. postua lortu zuen.
Aurkezpena
Ostiralean aurkeztu zuten lasterketa Aiarako Udaletxean eta jende ugarik bete zuen Areto Nagusia. Haritz Arberasek aurkeztu zuen ekitaldia eta Aiara, Artziniega, Amurrio eta Okondoko udal ordezkariak aritu ziren. Horrez gain, Luisa Ibarrolak ere parte hartu zuen ekitaldian, publikoan. Etapak azaldu ez ezik, eskualdeko txirrindulariak ere aurkeztu zituzten.