“Aurkitu” Programa Salud Mental España Konfederazioak garatutako eta Drogen inguruko Nazioarteko Planak eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioek finantzatutako Programa da. Programaren helburua osasun mentalaren inguruan sentsibilizatu eta menpekotasunak sahiestea da.
Nerabe eta haurrak buru osasunean hezteko beharretik jaio da ekimen hori. Gaixotasun mentalak ezagutzeko modurik onena zentroetako ikasleei eta haien bizitzan daudenei (guraso eta irakasleak) informazioa helaraztea da, eta buru osasun arazoak eta mendekotasunak prebenitzeko ezinbestekoak diren tresnak eskuragarri jartzea.
Konfederazioak emandako hainbat material didaktikoren bidez, buru osasunari buruzko informazio zorrotza emango dute; gazteengan buru nahasmenduen agerpen goiztiarra antzemateko jarraibideak eskainiko dituzte, eta buruko osasun arazoen inguruan sentsibilizatzeko eta patologia horiek ulertarazteko argibideak eskainiko dituzte.
Nerabeei zuzendutako gaur egungo diseinu batekin, ahalik eta gazte gehienengana iritsi nahi dugu, beharrezkoa den informazio guztia izan dezaten euren buru osasuna zaintzeko, eta jakin dezaten estupefazienteen kontsumoak buru nahasmenduak nerabezaroan eta gaztaroan agertzea eragin dezakeela hein batean.
Asasamek programa hau iaz jarri zuen abian 2 hezkuntza zentroetan, onarpen eta arrakasta handiarekin.