Laino-opila, langabezia, Euskalgintza Kontseilua, Gazte Danbada eta elurra protagonista biharko egunkarian

Erredakzioa 2016ko ots. 17a, 17:33

Inprentan dago jada bihar argitaratuko den Aiaraldea Egunkaria. Ohikoan bezala, gai anitzez beteak egongo dira hamabostekariaren orriak.

Herriz-herrikako atalean, adibidez, Laudion ospatuko den Gazte Danbadako egitarauaren nondik norakoen berri jasoko du irakurleak, Aiaraldean azken egunetan jasotako gertakari nagusiak errepasatzearekin batera.

Inprentan dago jada bihar argitaratuko den Aiaraldea Egunkaria. Ohikoan bezala, gai anitzez beteak egongo dira hamabostekariaren orriak.

Herriz-herrikako atalean, adibidez, Laudion ospatuko den Gazte Danbadako egitarauaren nondik norakoen berri jasoko du irakurleak, Aiaraldean azken egunetan jasotako gertakari nagusiak errepasatzearekin batera.

Kirolean, berriz, elurra izango da nagusi, Amurrioko Elur Taldeari eginiko elkarrizketa topatuko baitu irakurleak atal horretan.

Kulturan, berriz, Ainara Villacorta idazle amurrioarrari eginiko elkarrizketa egongo da. Bere lehen eleberriaren inguruan mintzatuko da.

Sozioekonomia atalean eskualdeko azken langabezia datuei buruzko artikulua egongo da. Jendartean, berriz, sortu berri den Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua izango da protagonista.

Bukatzeko, Katia eta Alex Dominguez artziniegarrei Quidditch Muggleari buruz eginiko elkarrizketak beteko du kontrazala.

Ohikoan bezala, hainbat kolaboratzaileren lana ezinbestekoa suertatu da egunkaria osatzerako orduan. Julen Arzuaga, Raul Arza, Eneko Gastaka, Mikel Ayllon, Anuntxi Arana eta Asier Rubio arduratu dira iritzi-zutabeak idazteaz. Komikia, berriz, Floren Usiak marraztu du, eta oraingoan Txetxu Urkijok prestatu du zinema-proposamena.   

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide