Gaur 00:00etan bukatuko da abisua. Segurtasun Sailak azaldu du elur-kota 300 metro inguruan egongo dela eta, noizean behin, 200 metrora helduko dela.
Biharko iragarpena
Printzipioz, bihar ere abisu horia egongo da, 18:00ak arte.
Euskalmet zerbitzu meteorologikoak aurreratu du bihar zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo dela.
Egunaren lehenengo partean zaparradak botako ditu, batez ere mendebaldean; arratsaldetik aurrera prezipitazioa oso urria izango da.
Elur-kota 300-400 metro inguruan egongo da. Iparraldeko haize bizia ibiliko da; gauean indarra galdu egingo du. Tenperatura gutxi jaitsiko da eta liteekena da egunaren amaieran zenbait lekutan izotza egitea.