"Ametsen liburua" aurkeztuko dute Laudion otsailaren 23an Jokin Urainek eta eskualdeko zenbait errepresaliatuk

Erredakzioa 2016ko ots. 15a, 11:11

Ametsen liburua” ia bostehun lagunen artean osatutako egitasmoa eskualdean aurkeztu egingo da otsailaren 23an, Laudioko Herriko Plazako aretoan.

Ametsen liburua” ia bostehun lagunen artean osatutako egitasmoa eskualdean aurkeztu egingo da otsailaren 23an, Laudioko Herriko Plazako aretoan.

Liburu horrek XX-XXI mendeetako ehunka euskal errepresaliatu politikoen ametsak jasotzen ditu era dotorean, izan ere, oso edizio bereziko liburua suertatu baita: ia mila orrialdeko 7 kiloko liburutzarra da, modu txukun eta zainduan argitaratua, errepresaliatu (presoak, deportatuak, iheslariak, torturatuak...) bakoitzeko orrialde bina, argazkiz lagunduta.

Parte hartzeak oso anitzak dira, ia mende oso bateko errepresaliatuen ametsen berri ematen duelako, Luzio Urtubiatik, Joseba Sarrionandiaraino, askoren artean. Ekarpen hauekin batera, ia berrogeita hamar euskal sortzaileren artelanak tartekatu dira.

Proiektuan Aiaraldeko zazpi lagun aritu dira: Orozkoko Jose Anjel Aramendi; Laudioko Isidro Murga, Fidel Largatxa, Pablo Gorostiaga, Mikel Etxebarria eta Joxe Blanco; eta Urduñako Aletxu Zobaran.

Aurkezpenean Ametsen Liburuaren bultzatzaile eta koordinatzaile izan den Jokin Urainek hitz egingo du, eskualdeko errepresaliatuekin batera. Liburua salgai egongo da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide