Bihartik aurrera, otsailaren 12tik eta otsailaren 14ra arte, igandea, Bilbao Exhibition Center-en (BEC) ospatuko den Gusto-Ko jatorrizko eta kalitatezko azokan egongo da Arabako Txakolinaren Ibilbidea.
Egongo diren stand-etako batean egongo dira, zeinetan Arabako txakolina eta Aiara eskualdeko produktuekin Ibilbide gastronomikoaren kalitatea agerian uztea izango da haien helburua. Gainera, Ibilbidearen kide den Hotel Arcos de Quejana ere bere produktuak hurbilduko ditu azokara beste stand batean.
Kalitatearen oinarria, produkzio jasangarria, artisau jatorria eta elaborazio eta dastatzea dira Txakolinaren Ibilbidearen produktuen oinarriak, Gusto-Ko azokaren oinarriekin guztiz bat egiten dutenak.
Gusto-Ko azoka elikagaien aukera berri ezberdinak erakustea dauka helburu gisa, profesional nazional eta internazionalen laguntzaz eta modu berean, kultura gastronomikoa, gustuaren heziketa eta elikagaien sektorean dauden azken berrikuntzak sustatzea nahi ditu.