Forum To Fight ikasleen nazioarteko foroaren egitaraua aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Samu 2016ko ots. 10a, 20:11

Laudion otsailaren 26, 27 eta 28an egingo den Forum To Fight  Europako ikasle foroaren egitaraua aurkeztu dute gaur. Antolakundeen ordezkaritzek aukera izango dute ikasle mugimenduaz eztabaidatzeko hiru egunotan .

Eztabaida itxiak ez ezik, ekintza publikoak ere gauzatuko dituzte. Larunbatean, foroaren bigarren egunean alegia, egitarau zabala prestatu du espainiar estatuko nazio zapalduetako ikasle antolakundeen ParaLosPueblos dinamikak.

Laudion otsailaren 26, 27 eta 28an egingo den ForumToFight Europa mailako nazioarteko ikasle foroa aurkeztu dute gaur. Hiru egunetan zehar izango dute antolakundeen delegaritzak Europako ikasle mugimenduaz eztabaidatzeko aukera. Larunbatean baina, foroaren bigarren egunerako egitarau zabala prestatu du Espainiar estatuko nazio zapalduetako ikasle antolakundeen ParaLosPueblos dinamikak.

Foroaren eduki politikoari dagokionez, Italia eta Suediako ikasle borroken berri edota nazio zapalduetako ikasle eta askapen mugimenduetaz mintzatuko diren hitzaldiak izango dira bestek beste. Aisialdirako aukera ere egongo da, izan ere dantzaldia eta kontzertuak izango dira larunbatean Laudion. YXK antolande kurdoak Konfederalismo Demokratikoko ikasle borroken inguruko hitzaldia eskeiniko du larunbat arratsaldean.

Foroa nazioarteko ikasle antolakundeena izango da eta larunbat arratsaldeko hitzaldi zabalak edota kontzertuak izango dira publikoari zabalik egongo direnak.

Foroaren informazio guztiaren berri ingelesez, gazteleraz eta euskaraz forumtofight.org atarian.

ForumToFight-eko egitaraua

Foroaren berri Ikasle Abertzaleak antolakundeko bi kide:  

[video:https://www.youtube.com/watch?v=OKMcXMc8Lyc width:600 height:350]

ForumToFight-eko spota:

[video:https://www.youtube.com/watch?v=PGnx7zWA9dQ width:600 height:350]

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide