Martxak egingo dituzte otsailaren 20an, ezker abertzaleak antolatuta, euskal preso politikoak dauden espetxe guztietara babesa helarazteko helburuarekin. Eskualde desberdinetatik espetxe desberdinetara joango dira. Aiaraldearrei Sevillara joatea egokitu zaie. Bidaia egiteko autobusa antolatu dute, otsailaren 19an, gauez, irtengo dena, larunbat gauean bueltatzeko. 23:00etan Laudioko institututik irten, ondoren 23:30etan Amurrioko telefonican geraldia egiteko.
Autobusean joateko tiketak 10 eurotan salgai jarri dituzte. Laudion Bazter, Ilargi eta Iratxon erosteko aukera dago. Amurrion, berriz, Txokogorrin. Horretaz gain, gastuei aurre egiteko, 10 eurotako bono-laguntza erosteko aukera ere egongo da.