Aiarako turismo-produktu eta errekurtsoak sustatu, banatu eta merkaturatzea bultzatuko duen mahai teknikoa eratuko du Aiaraturrek. Xede horrekin eskualdeko alderdi politikoetako ordezkariak, merkatari elkarteak eta enpresariak bilduko dituen foroa eratuko dute.
2016rako ekintza plana
Mahai teknikoek 2016 urterako ekintza planaren lan-ildo nagusiak proposatuko dituzte bai eta Aiaraldea helmuga turistiko gisa balorean jartzeko proiektuak eta bere promoziorako ekimenak aztertu ere. “Sektore guztietako proposamenak bildu nahi ditugu eskualdeko turismoa goratzeko estrategia komuna sor dezagun” azpimarratu du Gentza Alamillok, egungo Aiaraturreko presidenteak.
Proiektuak aurrean izango dituen erronka nagusiak zerrendatu ditu Gentza Alamillok ekimena aurkezteko, besteak beste, sektoreari bultzada berria emanez, Txakolinaren Ibilbidea eta produktu enogastronomiko eta naturalaren promozioa edo ondarearen sustapena, turismo jasangarriarekin eta familia eremukoarekin lotutakoa. Honez gain inguruko eskualdeekin ekimen bateratuak garatzearen garrantzia azpimarratu du Aiaraturreko presidenteak sektorearen proiekzioa eta promozioa areagotzeko tresna gisa.