Emakumeentzako autodefentsa ikastaroak egingo dituzte Laudion eta Orozkon

Erredakzioa 2016ko ots. 5a, 13:16

Emakumeei bereziki zuzendutako autodefentsa ikastaroak egingo dituzte Laudion eta Orozkon martxoan. Jarduera horien helburua da erasoen aurrean defendatzeko teknika errazak eta eraginkorrak. 

Laudion martxoaren 13an, igandean, izango da tailerra eta egun osoko iraupena izango du. Goizeko 10:00etan hasiko eta 14:00etara arte luzatuko da. Arratsaldean 15:30etan ekingo diote berriro ere eta 19:30era arte iraungo du.

Emakumeei bereziki zuzendutako autodefentsa ikastaroak egingo dituzte Laudion eta Orozkon martxoan. Jarduera horien helburua da erasoen aurrean defendatzeko teknika errazak eta eraginkorrak. 

Laudion martxoaren 13an, igandean, izango da tailerra eta egun osoko iraupena izango du. Goizeko 10:00etan hasiko eta 14:00etara arte luzatuko da. Arratsaldean 15:30etan ekingo diote berriro ere eta 19:30era arte iraungo du.

Ekimena Kultur Etxean egingo dute oraingoan eta genero indarkerian eta autodefentsan aditua Maitena Monroy FeministAlde elkarteko kideak gidatuko du. Ikastaro honetan parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea Laudio Udaleko Berdintasun Zerbitzuan (94 404850), partaide kopurua mugatua baita. Adin guztietako emakumeek parte hartu dezakete. Herrian erroldatutako emakumeek 3 euro ordaindu beharko dute eta gainerakoek 5 euro. 

Orozkon

Orozkon egingo duten ikastaroa Matxintxu Emakumeen Elkarteak bultzatu du. Martxoaren 19an egingo dute Kultur Etxean. Honetan ere Maitena Monroy izango da saioaren gidari baina 14 urte baino gehiago dituzten emakumeek soilik hartu dezakete parte.

Egun osoko tailerra izango da, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era. Parte hartzaile kopurua mugatuta dagoenez, izena ematea beharrezkoa izango da (634 409 176). Elkartetik jakinarazi dute bazkideek lehentasuna izango dutela izena ematerako orduan.  

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide