Artziniegan, Frankismo garaiko hainbat plaka geratzen dira atari batzuetan, garai horretako Etxebizitzaren Institutu Nazionalaren plakak hain zuzen ere.
Udala harremanetan jarri da etxejabe elkarteekin, Ikur eta Monumentu Publikoei buruzko Legearen arabera plakak horiek kendu egin behar dituztela gogorarazteko. Era berean, laguntza eskaini du horretarako, betiere etxejabeen elkarteek onartzen badute, Udalak berak ikurrok ken ditzan.
Artziniegako Udalak Gogora Institutuarekin elkarlanean dabil egitasmo honetan, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua da Gogora.