Gasteizko eraso matxistak salatzeko elkarretaratzea egingo du gaur Otsemeak taldeak

Erredakzioa 2016ko urt. 28a, 09:07

Amurrioko Otsemeak talde feministak Gasteizen gertatutako eraso matxisten aurkako gaitzespen osoa erakutsiko du, eta horrelako gertakarien aurrean emakumeei autodefentsa feministarako deia egin.

Amurrioko Otsemeak talde feministak, Gasteizen gertatutako eraso matxisten aurkako gaitzespen osoa erakutsiko du, eta horrelako gertakarien aurrean emakumeei autodefentsa feministarako deia egin.

Gainera, horrelako erasoen aurrean axolagabetasunaz ez jokatzeko deia zabaldu du. Gertakariak salatzeko gaur, arratsaldeko 19:00etan herriko plazan elkarretaratzea deitu du: “ Ezinbestekoa da, hau eten nahi badugu guztion artean egitea!”

Gasteizko erasoa

 Urtarrilaren 25ean Gasteizen, emakume bat jipoitu zuen gizon batek, bere alaba bortxatzen ari zela, amak esku hartu zuenean ekintza eteteko asmoz. 

Hori gutxi balitz, ama egurtu ostean, alaba lihotik behera bota zuen jarraian. Momentuan bizirik atera bazen ere, herenegun arratsaldean hil zen Gurutzetako ospitalean.

Atxiloketa gehiago

Horrez gain, Gasteizen beste eraso bat ere egon da egun hauen bueltan, beste gizon bat atxilotua izan dutelako. Otsemeak taldeak azaldu du: “Beste bat, azkeneko boladan, Gasteizen horrelako gertakariak etengabe gertatzen ari direlako, eta egoeraz nazkatuta gaude jada!). Ez dugu hau urteko lehen erailketa, are gutxiago erasoa.

7 erailketa izan dira jadanik Estatu Espainiarrean. 64 zenbatu zitezkeen iazko urte amaieran. Hau onargaitza da!!!

Hala, emakume bezala, nola sistema heteropatriarkal honen biktima bezala, argi utzi nahi dugu eraso guzti hauen larritasunari nolabait erantzuten dioten salaketak egiten jarraituko dugula; eta prebentzio neurriak jartzen saiatuko, salaketen maiztasuna murriztea lortu arte.”

Elkarretaratzea Artziniegan

Atzo Hiriska emakume elkarteak ere elkarretaratzea gauzatu zuen eguerdian Gasteizko erailketa salatzeko. Estatu Espainiarrean hilketa matxista jazotzen den bakoitzean egiten dute mobilizazioa Artziniegan, alegia.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide