Pertsona bat zendu da Barrerillako mendatean gaur eguerdian bere autoa lubeta batetik erori ostean. 100 metro inguruko erorketa izan da, hain zuzen. Segurtasun Sailak oraindik ez du adierazi hildakoaren izena.
Aiarako suhiltzaileek ez ezik, Ertzaintzako helikoptero batek ere parte hartu du erreskate-lanetan.