Elizak 18 ondasun erregistratu ditu Aiaraldean, tartean herritarrek erositako Mendeikako administrazio batzarraren egoitza

Erredakzioa 2016ko urt. 25a, 09:31

Elizak 18 ondasun bere izenean jaso ditu eskualdean, eta horien artean Mendeikako administrazio batzarraren egoitza dago. Mendeikak 1988an erosi zion apaizetxea apezpikutzari eta geroztik konpondu eta erabili du, bere jarduerak gauzatzeko.

Elizak 18 ondasun bere izenean jaso ditu eskualdean, eta horien artean Mendeikako administrazio batzarraren egoitza dago. Mendeikak 1988an erosi zion apaizetxea apezpikutzari eta geroztik konpondu eta erabili du, bere jarduerak gauzatzeko.

Batzar administratiboko arduradunek azaldu dute jabetzako eskriturak dituztela eta erregistrora joko dutela egoera argitzeko asmoz. Laster bilera deituko dute Mendeikako herritarrek horren berri izan dezaten eta eman behar dituzten urratsak eztabaidatu ditzaten.

18 jabego

Mendeikako kasuan zein gainerakoetan, Eliza ez da herriko ordezkariekin harremanetan jarri, nahiz eta Gasteizko Apezpikutzak eta Bilboko Apezpikuak iaz jaso zituzten elizaren izenean Aiaraldeko hainbat ondasun; 18 guztira.

Batzuk eraikin ezagunak dira: Aretako Santa Ana eliza, Orozkoko Ibarra auzoko parrokia eta hilerria, Okondoko San Prudentzio baseliza, Larrinbeko Santiago Dorrea, Arrankudiagako apaizetxea eta Etxegoieneko baseliza.

Gehienetan tokiko erakundeek inbertsioak egin dituzte konponketak ordaintzeko eta, zenbait kasutan, aurretik publikoak izan ziren -Etxegoienen, adibidez, baseliza herrikoa izan zen, harik eta 80ko hamarkadan Elizak eskuratu zuen arte- edo herritarrek eraiki zituzten.

Bestalde, Elizak lursail ugari erregistratu du eskualdean, Araban guztiak: Etxegoienen bi, Izorian bat, Luiaondon bat -San Lorentzon, alegia-, Maroñon beste bat, Lekamañan 3 eta Baranbion bi -biak Garrastatxun-. Ondasun horiei esker, guztira, 52.250 metro karratu inguru erregistratu ditu; 5 hektarea baino gehiago.

Euskal Herrian

Berria egunkariak egindako ikerketaren arabera, Elizak 1.600 jabego baino gehiago bere egin ditu horrela Hego Euskal Herrian; Nafarroan 1.087, Gipuzkoan 388, Araban 72 eta Bizkaian 65, hurrenez hurren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide