Europako nazioarteko hainbat ikasle antolakunde izango dira otsailaren 26, 27 eta 28an Laudion egingo den Forum To Fight ikasle foroan. Iragan azaroaren 17an, ikasleen nazioarteko egunean, eman zuten foroaren berri eta hamaika dira nazioartetik etorriko diren ikasle mugimenduak.
Para Los Pueblos dinamikak adierazi duenez, foroan Espainiar estatuko nazio zapalduetako ikasle antolakundeak ez ezik, Europako nazioarteko ikasle ordezkaritzak ere hartuko dute parte. Foroa Euskal Herriko Ikasle Abertzaleak, Paisos Catalanseko SEPC, Castillako Concejo de Estudiantes Independiente eta Yesca, Galiziako AGIR eta Liga estudiantil galega, Aragoneko Seira, Andaluziako SAT juventud sindikatua eta Asturiaseko Xunta estudiantil asturiana antoalundeek antolatzen dute.
Baina, nazioartetik datozenak ere egongo dira, Turin eta Palermoko Collettivo Universitario Autonomo, Italiako Noi Restiamo, Alemanian ari diren YXK (Yekîtiya Xwendekarên Kurdistan) kurduak, Suediako Vänsterns studentförbund VSF, Ipar Euskal Herriko Aitzina gazte antolakundea, Tarragonako Ass. EduPsico URV, Madrilgo Federación Estudiantil Libertaria eta Norbegiako Rod Ungdom besteak beste.
Antolatzaileek Europa mailako TTIP, EU2015 edota TISA akordioen aukako borrokak koordinatzeko, Europar ikasleria iraultzaileari foroan parte har dezan dei egin diote.
Parte hartzaileak eta egitarauaren zehaztapenak datozen asteetan forumtofight.org atarian argitaratuko dituzte.
[video:https://www.youtube.com/watch?v=PGnx7zWA9dQ width:620 height:350]