Arabako Gizarte Zerbitzuen Mapa eratuko dute lurraldeko alkateek

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Alea 2016ko urt. 17a, 10:57

Arabako Gizarte Zerbitzuen Mapa egiteko Erakunde arteko Mahaiak gaur egin du bere lehenengo bilera, eta bertan foru aldundiak eta lurraldean ordezkaritza daukaten alderdi guztietako alkateek parte hartu dute. Organo horren xedea da zerbitzu eta prestazioen eskumenak nola bananduko diren zehaztea, eta banaketa hori gauzatuko da Euskal Autonomia Erkidego osoan aurtengo urtearen bukaeran indarrean sartuko den Gizarte Zerbitzuen Kartera berria aplikatuz.

Arabako Gizarte Zerbitzuen Mapa egiteko Erakunde arteko Mahaiak gaur egin du bere lehenengo bilera, eta bertan foru aldundiak eta lurraldean ordezkaritza daukaten alderdi guztietako alkateek parte hartu dute. Organo horren xedea da zerbitzu eta prestazioen eskumenak nola bananduko diren zehaztea, eta banaketa hori gauzatuko da Euskal Autonomia Erkidego osoan aurtengo urtearen bukaeran indarrean sartuko den Gizarte Zerbitzuen Kartera berria aplikatuz.


Halaxe hasi da foru erakundearen eta Arabako udal eta kuadrillen artean egingo den lan handiaren lehenengo fasea, eta lan hori amaitu behar da adostuz zein erakundek hartuko duen gizarte prestazio eta zerbitzu bakoitzaren ardura udal bakoitzean. Azken xedea da eskubide subjektibo gisa bermatzea interesdunek modu homogeneoan eskura dezatela zerbitzuak eta diru prestazioak, haien bizilekua gorabehera.

Egun Arabako Foru Aldundiak hartzen du bere gain hiritik kanpoko zerbitzu ia denak emateko ardura, bai eta Gasteizen mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta ematekoa ere, baina nola indarrean sartu diren Gizarte Zerbitzuen Legea eta Gizarte Zerbitzuen Kartera udalek eman behar dute lehen mailako zerbitzuen hornidura. Horregatik argitu behar da zein parametro oinarri jarraitu behar duen aldundiak zerbitzuak ematen, edo ea udal bakoitzak hartu behar dituen zerbitzu horiek bere gain.

Beatriz Artolazabal Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatua, José Luis Alonso Gizarte Zerbitzuen zuzendaria eta (GOFE) Milagros López de Aberasturi Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendari-kudeatzailea izan dira gaur goizean lan bileran foru aldundiaren ordezkaritzan; baita saileko beste arduradun batzuk ere.

Eudel-Euskadiko Udalen Elkartearen izenean hauexek egon dira: Mar Zabala, bere zuzendari nagusia; Josune Irabien eta Natividad López de Munain (EAJ), Amurrioko eta Burgeluko alkateak hurrenez hurren; Unai Gutiérrez (EH Bildu), Zuiako alkatea; José Javier Martínez (PSE), Iruña Okako alkatea; Pedro León (PP) Guardiako alkatea, eta Aitor Abecia (AZI talde independentea), Zanbranako alkatea. Nerea Melgosa Gizarte Politiken zinegotzia izan da bileran, Gasteizko alkate Gorka Urtaranen ordezkaritzan.


Eudelek eta Arabako Foru Aldundiak osaturiko mahaiaz gain; hau da, goi mailako erakundeek osaturiko mahaiaz gain, lan talde tekniko bat eratuko da, eta han udalek eta GOFEko arlo desberdinek izango dute ordezkaritza, aztertuko beharreko gaiak zein diren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide