Asteburu osoan zehar Torrelavegan izan da Espainiako Ziklokros Txapelketa. Larunbat goizean parte hartu zuen Luisak.
Elite Sub 23, junior eta kadete kategoriak elkarrekin egin zuten lasterketaren irteera, baina kadeteek buelta bat gutxiago eman behar izan zuten.
Ez zuen irteera oso ona egin, baina azkenean, bere etsai nagusia zena, Saio Gil (Bizkaia) harrapatzea lortu zuen Ibarrolak. Saioa baino 1:08 minutu lehenago helmugaratu zen Luisa.“Bien arteko borroka gehiago egongo zela uste nuen, baina atzean uztea nahiko erraz lortu nuen” baieztatzen du kirolariak.
Garaipenarekin oso pozik dagoela adierazi du Luisak.
Iosu Isasi arespalditzarra ere, podiuma egitea lortu zuen 3.postuarekin
Julen Latorre 5. postuan
Irteera oso ona egin arren, Julenek erorketa bat izan zuen eta horren erruz gurpila bere lekutik atera zitzaion. Arazoa konponduta, 20. postuan jarri zen, baina barruan zituen indar guztiak atera eta gero 5.postuan bukatzea lortu zuen.