Txapelpunk, Hammer Killers, Marianitoz Blai... musika kontzertu ugari eskainiko dute eskualdean urtarrilean

Aimar Gutierrez Bidarte 2016ko urt. 7a, 23:39

Musika dakar urtarrilak, kontzertu ugari eskainiko dute hilabetean eskualdean.

Sabes Muy Bien

Lehenengo zita Barakaldoko "Sabes muy bien" taldearekin izango da. Urtarrilean gauzatuko duten biraren barruan bi kontzertu eskaini behar dituzte eskualdean: urtarrilaren 9an Laudioko Drumgorri aretoan eta urtarrilaren 16an Okondoko "Mesón Okondo" jatetxean. "Sabes muy bien" taldeak rumba jotzen du ukelele instrumentu hawaiarraren laguntzaz.

Musika dakar urtarrilak, ugariak dira hilabetean zehar eskualdean eskainiko diren kontzertuak.

Lehenengo zita Barakaldoko "Sabes muy bien" taldearekin izango da. Urtarrilean burutuko duten biraren barruan bi kontzertu eskaini behar dituzte eskualdean: urtarrilaren 9an Laudioko Drumgorri aretoan eta urtarrilaren 10ean Okondoko "Mesón Okondo" jatetxean. "Sabes muy bien" taldeak rumba jotzen du ukelele instrumentu hawaiiarraren laguntzaz.

Urtarrilaren 15ean, ostirala, bost talde ezberdin igoko dira Orbeko Etxeko oholtzara: "Batalla", "Obduccion de la amenaza", "Un dia de furia", "Hardflip" eta "Take warning". Sarrera lau euro izango dira.

Urtarrilaren 16a kontzertuz betetako eguna izango da. Aipatutako "Sabes muy bien" taldearen Okondoko kontzertuaz gain, kontzertuak egongo dira Drumgorri aretoan eta Urduñako Gaztetxean.

Drumgorri Aretoan "The hammer killers" hard rock talde bermeotarrak bere 3. diskoa aurkeztuko du gaueko 22:00etan. Aurkezpen birako lehenengo kontzertua izango da Laudion eskainiko duten hau.

Urduñako Gaztexean, azken urteetan bezala, Gaztetxe Eguna antolatu dute. Egun osoko egitaraua antolatu dute: Trikipoteoa, herri bazkaria, futbolin txapelketa eta egunari amaiera emateko "El sonido de la metralla", "Marianitoz blai" eta "Aldats" erromeriak kontzertua eskainiko dute arratsaldeko 20:00etan.

Urtarrilaren 22an, ostirala, "Txapelpunk" eta "Don Nadies" taldeak arituko dira Drumgorri Aretoan. Sarrera sei eurotakoa izango da.

Urtarrilaren 23an, Aiaraldeko Sound System Mugimenduaren txanda izango da. laudioko Gaztetxean eskainiko dute kontzertua eta hamaika artista gonbidatu dituzte euren "Sound System-aren" erritmora jarduteko. besteak beste: "Thunder Clap", "King Burning"... 2015eko azaroan ospatu zuten elkartearen 2. urteurrena eta bertan jarri zuten martxan lehendabiziko aldiz "Sound System-a".  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide