San Silvestre frogak eta ohiturak gure eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2015ko abe. 30a, 11:00

Abenduaren 31n, urteari amaiera ezin hobea emateko, munduko hainbat lekutan, lasterketa ezberdinak egiten dira eta denak San Silvestre izenaren menpe. Gure eskualdeko herri batzuetan ere kirol froga ezberdinak egiten dira. Hala nola, Urduñako lasterketa, Orozkoko duatloia edo Luiaondoko mendi martxa.

Abenduaren 31n, urteari amaiera ezin hobea emateko, munduko hainbat lekutan, lasterketa ezberdinak egiten dira eta denak San Silvestre izenaren menpe. Gure eskualdeko herri batzuetan ere kirol froga ezberdinak egiten dira. Hala nola, Urduñako lasterketa, Orozkoko duatloia edo Luiaondoko mendi martxa.

Urduñako San Silvestre Herri Lasterketa

Urduñan herri lasterketa da egiten dutena. Bi txanda ezberdinetan banatu dute. Lehenengoa etxeko txikiek parte hartu ahal izateko arratsaldeko 18:30ean. Beraiek 1,5kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Nagusiek, ordea, 3 kilometrotakoa ibilbidea egin behar izango dute hiriko kale ezberdinetatik zehar umeek euren lasterketarekin bukatzen dutenean.

Arando Korrikalari Elkarteak antolatu du lasterketa eta adierazi dutenaren arabera lasterketa guztiz herrikoia izango da, ez dortsalik egongo eta horregatik ez dago izen ematerik ezta sailkapenik. Parte hartzea guztiz doakoa izango da.

Orozkoko San Silvestre duatloia

Aurten duatloiaren XIII. edizioa izango da Orozkokoa. Ibilbidea ez da aldatu, 2,5 kilometro korrikan eta ondoren 9 bizikletarekin. Spiuk, Orozkoko udala eta Txirrindularitza Elkartea dira probaren antolatzaileak.

Herriko plazatik aterako da lasterketa eta Beraza, Muguru ta Olabarri auzoak zeharkatu eta gero berriz ere plazara bueltako dira korrikalariak bizikleta hartzera. Orduan Ibarra auzoraino igo eta helmugarantz abiatuko dira. Karlos Isusi, Orozkoko Txirrindularitza Elkarteko kidearen arabera, ibilbidea “bai korrikan zein bizikletan egitekoa errazak dira eta edozeinek eiteko modukoak”.

Lasterketa honen partaidetza azken urteetan asko igo dela nabarmendu dute froga honetako antolatzaileek, izan ere, “ 70-80 parte hartzailetik ia 400arte heldu gara”. Gainera, hurbileko herrietatik ez ezik, Gasteiztik, Bermeotik, Zarautzetik... jendea ere hurbiltzen hasi dela baieztatu dute.

Orozkoarrentzat ez da markak hausteko lasterketa bat, “ahalik eta jende gehien mozorrotuta parte hartzea da gure asmoa, azken finean, gure San Silbestrea jai bat da, non lehena edo azkena helmugaratzea berdin den”. Beraientzat urteari kirola egiten agurtzea da benetan garrantzitsuena.

Luiandoko II San Silvestre mendi ibilaldia

Luiaondon 14 kilometrotako mendi ibilaldia egingo dute abenduaren 31n. Santa Marinara igoko dira goizeko 9:30ean.

4 ordu inguruko martxa hau Administrazioa batzarrak antolatu du Mendiko Galduak Taldearen laguntzarekin. Antolatzaileek adierazi dute, eguraldi txarra egitekotan, martxa bertan behera geratuko dela. Gizarte Etxetik aterako dira, Nerbioko paseotik Olarte arte joango dira eta bertatik igoko dira

Historia apur bat

Baina badakigu nor zen San Silvestre? Badakigu nondik datorren San Silvestreko lasterketa egitearen ohitura?

Has gaitezen hasieratik. San Silvestre IV. Mendeko Aita Santu bat izan zen. Bizitza nahiko gorabeheratsua izan zuen. Gaztea zenean, paganoek hil zuten kristau bat lurperatu zuen eta Erromako prefektua zen Tarquinok atxilotua zuen. Baina Silvestrek deklaratu bezain pronto, Tarquino arrain hezur baten ondorioz hil zen. Zeruak bidalitako seinale bat izan zela pentsatu zuten eta jarraian Silvestre aske utzi zuten.

Melquiades Aita Santua hil zenean , Silvestre izan zen Aita Santu berria. 335. urteko abenduaren 31an hil zen eta nork pentsatuko luke, egun horretan lasterketa bati bere izena jarriko zitzaiola eta horregatik gogoratuko zitzaiola bere bizitzaren gertakariengatik izan beharrean.

San Silvestreko lehen lasterketa 1925. urtean egin zen Sao Paolon, Brasilen. Cásper Líbero, A Gazetako kazetariak, sortu zuen lasterketa eta gauean izan zen, Parisen egiten zen beste lasterketa batean oinarritu zelako. Lasterketa hori gaueko 23:40ean hasi zen eta 1926ko urtarrilaren 1ean bukatu zen.

Gaur egun, Sao Pauloko lasterketa maila internazionalean popularrena dela esango genuke. Baina beste hainbat tokitan ere egiten da, Portugal, Italia, Guatemala, Vallekas eta Euskal Herrian alegia.

Gainera, korrikalariek urteari agur esateko erabiltzen dute lasterketa hau. Batzuk haien markak hobetzera doaz, baina beste askok ez. Ondo pasatzea eta disfrutatzea da lasterketa honen helburua eta horregatik askotan korrikalariak mozorrotzen dira, lagun koadrilak parte hartzen dute...

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide