Azken asteotan euririk egin ez duen arren, Maroñoko urtegia bere edukiaren %77an dago. Beraz, Amurrio, Laudio eta Aiarako herriek ur horniketa egokia jasoko dutela ziurtatuta dago. Nabarmentzekoa da hilaren hasieran edukiaren %58an zegoela eta azken asteetan ia 20 puntu igo dela.
Aurten urtegiak ez du minimorik erregistratu eta ondorioz, bere bolumena mantendu du. Hala eta guztiz ere, Kantauriko Urkidetza Ur Partzuergoaren arabera, datu hauek ezohikoak dira ia urtero urrian ur kopurua minimora jeisten delako. Hala, 2011an eta 2003an ur kontsumoa murrizteko aholkuak eman ziren eta 2006an enpresetan horniketa eten zen.
Bestalde, Artziniegako presagaina %100ean beteta dago, izan ere, segunduko isuri ditzakeen 50 litrotatik bostena baino ez du erabiltzen. Hala, eskualdeko herriak hobeto hornitzeko bi urtegiak lotzeko premia dagoela azpimarratzen da.