(Aiaran, abenduak 28-an) Europear basa-astoa (Equus hydruntinus), enzebroa ere deitua, zaldi-familiako lau hankako bat dugu, bizkarrezurrean zehar marra iluna duen behor hauskara baten itxurakoa.
Bere izatea baieztatzen zuten azken aipuak aurkitzeko, XVII. menderaino jo behar zuen penintsularen hego-ekialdean. Orain ordea, arestian berraurkitua izan da, gizakiarentzat iristea zaila den Gorbeiako eremu batean Araban.
Garrastatxuko Jose Marik zabaldu zuen berria: “Behi ernari baten atzetik nenbilen abere hori lehenengo aldiz ikusi nuenean. Aurrena, iaz Ibarrako Josebari ihes egindako astoa izango zela pentsatu nuen, piura eta ilaje hori ordea… Arraro xamarra iruditu zitzaidan, eta Pruden basozaina deitu nuen”.
Aurkitutako alearen eta gaur egungo astoaren kode genetikoak alderatzean, bi edo hiru milioi urteko tartea baieztatu da, argi geratuz horrela arraza edo barietate geografikoa izan beharrean espezie desberdina dela, enzebroa edo basa-astoa hain zuzen.
Animali honetatik gordetzen diren irudiek, bere deskribapenen erregistroek eta aztarna paleontologikoek egon zitekeen zalantza guztiak uxatu dituzte. Ikerketa hauek Europako ekidoen mapa genetiko berri bat sortarazi du:
Orain Naturayalako kideak, Aranzadi Zientzia Elkarteko Fauna Sailak aholkaturik, bizirik dirauten enzebroen populazioa estimatzen ari dira Gorbeian entzute estazioak ezarriz, bertan arrantza eginez erantzunak jasotzeko eta era horretan ale kopurua kuantifikatzeko. Transekto ezberdinak egiten ari dira halaber, oinatz edo gorotzak bezalako aztarnak aurkitzeko.
Euskadiko Futbol Selekzioa
Aurkikuntza honen berriak ilusio eta poza ekarri du Euskadiko herri eta kaleetara. Euskadiko futbol selekzioak abenduan jokatu duen aurtengo partidan, agertu den enzebro edo basa-asto ospetsua kamiseta berrian eraman du, taldearen maskota berria bihurturik.