"Dozena bat urduñar espetxeratu zituztenean sortu zen gatazka nagusia Losarekin"

Erredakzioa 2015ko abe. 23a, 14:05

MIKEL CORMENZANA (Urduña) Bedarbide abeltzain elkarteko lehendakaria da eta pasa den astean Burgosen egon zen Losak eta Urduñak izandako epaiketan parte hartzeko. Urduñarrek aldarrikatu dute Gorobeleko 2000 hektareako belardia erabiltzeko eskubidea auzian.

Bedarbidek epaiketara jo du, azalduko duzu zergatik?

Urduñak eta Losak badaukate gatazka historikoa, duela 50 urte sortutakoa. Kontua da Gorobelen dauden belardi batzuen erabilera partekatua egon dela historikoki -Santxo IV. garaitik, alegia-.

MIKEL CORMENZANA (Urduña) Bedarbide abeltzain elkarteko lehendakaria da eta pasa den astean Burgosen egon zen Losak eta Urduñak izandako epaiketan parte hartzeko. Urduñarrek aldarrikatu dute Gorobeleko 2000 hektareako belardia erabiltzeko eskubidea auzian.

Bedarbidek epaiketara jo du, azalduko duzu zergatik?

Urduñak eta Losak badaukate gatazka historikoa, duela 50 urte sortutakoa. Kontua da Gorobelen dauden belardi batzuen erabilera partekatua egon dela historikoki -Santxo IV. garaitik, alegia-.

"Duela 50 urte Losak aldatu zituen dokumentu batzuk eta geroztik Urduñako abeltzainek debekatua izan dute belardi horietan sartzea".

Hori dela medio administrazio-epaiketa oso luzeak egon dira. Bi epaiketa Auzitegi Gorenera heldu dira eta bietan emaitza izan da hasieratik abiatu behar zituztela epaiketak berriro, forma arazoen ondorioz. Hori nahiz eta arrazoia eman, zentzu txiki batean.

Azkenean, administrazio-zuzenbidea utzi eta zuzenbide zibilera jo dugu. Horretan gaude orain.

Zertan datza gatazka?

2000 hektareako lurraldearen erabilera dago jokoan. Gorobel azpian dauden 100 hektarea Urduñakoak dira, baina orain erabakitzen ari da goiko aldeko erabilera, eta hori 2000 hektareakoa da. 10.000 metro koadrok osatzen dute hektarea bakoitza. Belardi horiek galtzeak suposatu zuen Urduñako abeltzaintzaren gainbehera: artalde eta behi asko kendu edo jaitsi zituzten. Abeltzaintza estentsiboak behar duen oinarria galdu zen: belarra, hain zuzen.

"Horrek eragina izan zuen ekonomian eta jendeak beste bide batzuk landu zituen. Hori dela eta, herriak kalte ekonomikoa izan du, abeltzaintzatik bitarteko ekonomikoak lortzen baitzituen: modu zuzenean eta zeharka".

Jende asko bizi zen lehen sektoreari esker eta 2000 hektareako belardia galdu ostean beste sektore batzuetara jo behar izan zuen.

Zeintzuk izan dira Urduñako abeltzainen argudioak epaiketan?

Pilo bat, baina, batez ere, froga historikoak. Horretarako ikerketa historikoa egin dute eta dokumentazio ofizial ugari lortu da: Isabel Katolikoak sinatutako dokumentuak 1492an, adibidez. Hortik abiatuta 1950 arte badago dokumentu ugari.

Losakoek ahaztu dute ibilbide historikoa eta 1901ean erabakitakoa bakarrik aintzat hartu dute. Haien ustez urte horretatik aurrera ez dago frogatuta urduñarren presentzia eta erabilera belardietan. Baina gatazka 70ko hamarkadan gertatu zen.

70ko hamarkadan gertatu gatazka baino lehen nolakoa zen harremana Urduña eta Losa artean?

Historikoki eta nagusiki, dokumentazioan gatazkak jasotzen dira. Egia esanda, ez zen gatazka askorik gertatu. Losak eta Urduñak zuten harremana oso ona zen.

Urduñako azoka oso garrantzitsua zen eta Losako jendeak parte hartzen zuen. Urkabustaizko edo Aiarako jendea bezala etortzen ziren Urduñara, animaliak edo produktuak saltzeko.

"Gatazka gertatu zenean jende horrek utzi zion Urduñara etortzeari. Aintzat hartu behar da pertsona batzuek kartzelan egon zirela. Urduñako dozena bat pertsona espetxeratu zituzten. Horrek harremanak apurtu zituen".

Dena den, nik ez nuke esango egungo harremana txarra denik. Kontua da arazo bat dagoela eta konpontzeko nahia eta grina.

Zergatik egon zen Urduñako hainbat jende kartzelan?

Gertakari horretan sortu zen gatazka nagusia. Abereak urtero sartzen ziren Gorobelen eta urtero ere auzolana egiten zuten bideak, kobazuloak eta uraskak konpontzeko.

1959an abeltzainak igo ziren lan horiek egitera eta Losako talde bat joan zen hori eragoztera. Liskarra egon zen eta Losako jendearen artean basozaina zegoen, kalez jantzita.

Hori dela kausa Urduñako jendea epaitu eta espetxeratu zuten.

Zer uste duzue gertatuko dela?

Epaiketak fase gehiago izango ditu, hori ziur. Une hauetan bakarrik erabakitzen ari dira erabilera eskubideei buruz.

Gainera, epaiketa hau, nolabait “arerioaren etxean” jokatzen ari gara, Burgosen, hain zuzen.

Guk edo haiek irabazita, helegitea aurkeztuko du galtzen duenak. Beraz, auziak aurrera egingo du.

Guk nahi dugu gure eskubideak aitortzea. Gorobeleko belardi horiek berriro erabil ditzagun.

 

 

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide