Olentzero eta Mari Domingirekin egoteko hamaika aukera egongo da eskualdean

Erredakzioa 2015ko abe. 22a, 09:52

Olentzero eta Mari Domingi Aiaraldera heltzear daude. Hasteko, eskualdeko zenbait ikastetxetan egongo dira; gaur Arteko Gure Aman eta bihar Etxaurren Ikastolan, besteak beste.

Baina horrez gain, herriz herri ibiliko dira Olentzero eta Mari Domingi. Lehenengo bisita Arakaldon egingo dute bihar 19:30ean. Iturriaga auzoan itxarongo dute Olentzero, heldu bezain laster plazara jotzeko. Gero herriko txokoan askaria hartuko dute.

Olentzero eta Mari Domingi Aiaraldera heltzear daude. Hasteko, eskualdeko zenbait ikastetxetan egongo dira; gaur Arteko Gure Aman eta bihar Etxaurren Ikastolan, besteak beste.

Baina horrez gain, herriz herri ibiliko dira Olentzero eta Mari Domingi. Lehenengo bisita Arakaldon egingo dute bihar 19:30ean. Iturriaga auzoan itxarongo dute Olentzero, heldu bezain laster plazara jotzeko. Gero herriko txokoan askaria hartuko dute.

Abenduaren 24an, nonahi

Ostegunean Olentzeroren lehenengo bisita Orozkon izango da; Zubiaur Plazatik abiatuta kalejira egingo baitiote 16:30ean. Herriko umeek zein helduek ikazkinari eskutitzak emateko aukera izango dute 18:00etan Museoan.

Luiaondon 17:00etan gauzatuko dute Olentzero eta Mari Domingiren hitzordua, Zubibarri zubian, hain zuzen.

Ordu berean, Aretan ere itxarongo dute Olentzero.

Urduñan 17:30ean elkartuko dira ikazkinaren eta Maridomingiren jarraitzaileak Kultur Etxean. Kalejira egin ostean elikatu eta berotuko dira, txokolatea eta gaztain erreak jateko parada egongo da-eta.

Arrankudiaga-Zollon ere 17:30ean egingo diote harrera Olentzero eta Mari Domingiri, Garondon, hain zuzen. Handik pilotalekura joango dira eta umeekin egon ez ezik, txulalai dantzatuko dute. Bukatzeko txokolatea jango dute Gizarte Etxean.

Laudion 18:15ean hasiko dute Olentzerok eta Mari Domingik kalejira. La Milagrosa Ikastetxean elkartuko dira eta herrigunea zeharkatu ondoren Herriko Plazan besarkatuko dituzte haur guztiak.

Artziniegan hitzordua 18:30ean izango da, Geltoki Plazan, alegia. Olentzerorekin egoteko paradaz gain, txokolatea banatuko dute bere laguntzaileek.

Okondoko umeek 19:00ak arte itxaron beharko dute Olentzero ikusteko, baina 18:00etan ikazkinari idatzitako eskutitzen erakusketa eta sari banaketa egingo dute La Ventillan.

Ekintza gehiago

Aipatutako guztia ez ezik, ekintza ugari ere antolatu dute hurrengo egunak girotzeko: sukaldaritza ikastaroak, kontzertuak, ipuin kontalaria... denak agendan ikus ditzakezue.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide