Gabonetan oparitzeko jostailuak, urdinetik eta arrosatik harago

Erredakzioa 2015ko abe. 19a, 09:09

Ezohiko jostailu katalogoa argitaratu zuen Toy Planet enpresak iaz. Mutilak tradizionalki neskei ezarri zaizkien jostailuekin jolasten irudikatzen zituen katalogo horrek: umeak gurdiak eramaten eta sukaldean platerak garbitzen agertzen ziren. Neskak, berriz, erremintak maneiatzen edota motor gainean ibiltzen. Katalogoa argitaratu ostean enpresak eginiko balorazioaren arabera, bezeroek positiboki hartu zuten genero rol aldaketa hori irudikatu izana.

Ezohiko jostailu katalogoa argitaratu zuen Toy Planet enpresak iaz. Mutilak tradizionalki neskei ezarri zaizkien jostailuekin jolasten irudikatzen zituen katalogo horrek: umeak gurdiak eramaten eta sukaldean platerak garbitzen agertzen ziren. Neskak, berriz, erremintak maneiatzen edota motor gainean ibiltzen. Katalogoa argitaratu ostean enpresak eginiko balorazioaren arabera, bezeroek positiboki hartu zuten genero rol aldaketa hori irudikatu izana.

Munduko jostailu industria, baina, horrelako aldaketak egitetik oso urrun dago oraindik. Aurkako joera da nagusi. Jostailuen industria garatzen joan den neurrian geroz eta gehiago murgildu da sexismoan, Laura ‘Gaelx’ Montero kazetariak Diagonal egunkarian azaldu duenez. Kolore arrosa eta urdinaren erabileren adibidea jarri du Monterok: “70. hamarkadan hasi zen garatzen bi kolore horien eta neska eta mutilen arteko lotura, lehenago ez zen asoziazio hori egiten”. Enpresek “merkatu-hobiak” bilatu nahi izatean datza sexismoa sustatzearen zergatia, kazetariaren arabera.

Gomendioak
Jostailuak erosterako orduan kontuan hartzeko zenbait gomendio ematen dituzte adituek. Alde batetik, umeak eskatzen duen oparia erostera zuzenean joan ordez, eskaera kritikoki aztertzea. Jostailu kooperatiboak hobestea gomendatzen dute. Hau da, umeak elkarrekin (neska eta mutilak) jolastea sustatzen dutenak. Garrantzitsua da baita jostailuek munduan dagoen genero, arraza, sexu joera edota kultura aniztasuna transmititzea, eta lehiakortasuna sustatzen duten jokoak ekiditea.

Monterok gaineratu du badaudela baita Gabonetako ohiko kontsumoarekiko alternatibak. Trukea eta bigarren eskuko objektuak jarri ditu adibide moduan. “Ume batentzat zaharra den jostailu bat berria izan daiteke beste ume batentzat. Zentzu horretan geroz eta ugariagoak dira jostailuen doako trukerako edo salerosketarako guneak”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide