CGT sindikatuak greba egingo du bihar Renfe eta Adif enpresetan. Ondorioz, eskualdean trena erabiliko dutenek adi egon beharko dute.
Zerbitzu arruntenek -hau da, Bilbo eta Urduña arteko ibilbidea egiten duten trenek- %75 gaitasuna mantenduko dute puntako orduetan eta gainerakoetan erdira murriztuko dute.
Distantzia erdiko eta Abiadura Handiko eta Luzeko trenek %65 eta %78ko zerbitzua emango dute.
Aldarrikapenak
CGT sindikatua mobilizatuko da zerbitzu errentagarrietan gertatzen ari den pribatizazio prozesuaren aurka.
Aldi berean, Renfen eta ADif-en zabaltzen ari den prekarietatea salatu nahi dute.