Aiaraldea Egunkariaren zenbaki berezi bat kaleratuko da gaur (abenduak 17), Eguberriei buruzkoa.
Hainbat artikulu izango ditu egunkariak, Gabonei loturiko hainbat gai jorratuko dituztenak: jostailuak, birziklapena, urte berrian egiten ziren eta galdu egin diren ohiturak, Gabonak atzerrian igaroko dituzten aiaraldearrak, beste kulturek eguberriak ospatzeko dituzten moduak... egongo dira baita Orozkoko ikazkin bati eta Laudioko gaztaina saltzaile bati eginiko elkarrizketak.
Hortaz gain, ohikoan egoten den “Herriz herrika” atala topatu ahal izango du irakurleak, zeinetan abenduko lehen hamabostaldian eskualdean jazotako albiste esanguratsuenak bilduko diren.
Oraingoan bi iritzi zutabe baino ez ditu izango egunkariak: Txutxi Ariznabarreta independentistarena eta Irati Marañon itzultzailearena. Komiki-tira egiteaz, berriz, Aimar Gutierrez arduratu da.