Oso denboraldi ona egiten ari da Luisa Ibarrola ziklokroseko denboraldi honetan. Oraingoz 8 garaipen lortu ditu eta baliteke gehiago lortzea.
Asteartean zitzaizkiolako, atzo, Igorrekoa ahaztu eta ahal zuen onena eman zuen lasterketan garaipena lortuz.
Zirkuitu mota ezberdinetan irabazi du Luisak eta garaipenetako 3 Espainiako Koparen parte dira. Igandean bukatu dute Espainiako Koparekin eta momentuz 2, postuan doa. Bere etsairik handiena Saioa Gil bizkaitarra da.
Asteburu ona ere Javier Ibañezentzat
Javier Ibañez kadeteak ere oso lasterketa onak egin ditu asteburu luze honetan. Igorren estreinatu zen izugarrizko lasterketa eginez eta asteartean Beasainen 2. postua lortu zuen.