aiaraldea.eus

Aiaraldearren % 34,17ak baino ez zuen Espainiar Konstituzioaren alde bozkatu

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea
Aiaraldearren % 34,17ak baino ez zuen Espainiar Konstituzioaren alde bozkatu

Gaur 37 urte betetzen dira Espainiar Konstituzioa onartzeko erreferenduma ospatu zenetik. Espainiako alderdi politiko eta sindikatu nagusiek (UCD, PSOE, Alianza Popular, PCE, CCOO, UGT...) baiezko bozaren aldeko kanpaina egin zuten, eta emaitzak gehiengo horren isla izan ziren: Baiezkoak 15.706.078 boza jaso zituen (boto guztien % 88,54) eta ezezkoak 1.400.505 (% 7,89). Bozkatzera deituak zeuden pertsonen % 32,89ak, berriz, abstenitzea erabaki zuen.

Hego Euskal Herrian, baina, alderdi politiko guztiek ez zuten baiezkoaren aldeko kanpaina egin. EAJk abstentzioa sustatu zuen, Euskadiko Ezkerrak eta urte hartan sortutako Herri Batasunak ezezko boza emateko deia luzatu zuten bitartean.

Ondorioz, baiezkoa ez zen aukerarik bozkatuena izan, abstentzioa baizik, % 48,89koa izan baitzen. Hori dela eta, bozkatzera deituak zeuden pertsonen % 36,9ak baino ez zuen Espainiar Konstituzioaren alde bozkatu.

Aiaraldean ere, antzeko fenomenoa
Antzeko fenomenoa eman zen Aiaraldean ere. Abstentzioa izan zen nagusi, % 48,23arekin, Eusko Jaurlaritzak eskainitako datuen arabera. Baiezkoak hautesleen % 34,17aren babesa jaso zuen, eta ezekoak % 12,73arena.

Arakaldon, ezezkoa nagusi
Arakaldon, baina, ezezkoa izan zen nagusi: 29 herritarrek babestu zuten aukera hori; baiezkoa, berriz, hamahiruk.  Antzeko fenomenoa eman zen Hego Euskal Herriko beste hainbat herri txikietan; Aramaion edo Abaltzisketan, adibidez.

Arrankudiaga-Zollon, berdinketa teknikoa
Arrankudiaga-Zollon ez zen ez baiezkoa ez ezekoa nagusitu, bi aukeren arteko berdinketa teknikoa eman baitzen, biak ala biak 109 boza lortu baitituzten.
Handik urte batera udaleko zazpi zinegotziek Euskal Herriaren independentzia aho batez aldarrikatu zuten, adierazpen instituzional baten bidez.

Aiaraldeko emaitzak, herriz herri:

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa