Gaur arratsaldean derbia jokatuko da Laudio eta Amurrioren artean
Ellakuri zelaian izango da gaur arratsaldeko 17:30ean Laudio Klubaren eta Amurrio Klubaren arteko derbi partidua.
Laudioarrentzat partidu zaila izan daiteke. Izan ere, Amurrio Kluba ligaren lehen postuan doa 27 punturekin. Momentuz liga hasi zenetik 11 partidu jokatu ditu klub bakoitzak. Amurrio klubak zortzi horietatik zazpi garaipen lortu ditu eta bi berdinketa. Partidu bakarra galdu dute.
Laudio Klubak, ordea, ez da berdin aritu eta ligaren 6. postuan doa 20 punturekin. Amurriok 7 puntu ateratzen dizkio. Hamaika partiduetatik, 5 garaipen lortu dituzte, beste 5 berdinketa eta bat galdu.