Orain dela gutxi sortu da Aiaramendi Korrikalari taldea. Bere kidea den Mariam Zapikoren arabera, eskualdeko korrikalari onak, hemengo talde batekin lehiatu ahal izateko sortutako taldea da. Oraingoz 9 dira taldeko korrikalariak, baina, fitxaketa gehiago egingo dituztela adierazi dute.
Mariam Zapiko amurrioarra da taldeko neska bakarra. Berak urteak daramatza traila egiten eta egun lorpen asko egin ditu. Txapelketa garrantzitsuak irabazi ditu, hala nola, Espainiako eta Asturiasko Kopak.
Beste zortzi korrikalariak, gizonezkoak dira: Arkaitz Ereño, Jabi Olabarria, Iñaki Isasi, Iñigo Karbalho, Pedro Urkijo, Aritz Ruiz Ituribarria, Jon Lozano eta Xabier Albizua.
Gazteena Aritz da, sub 23 kategorian aritzen den Artziniegako gaztea. Hiru urte daramatza traila egiten eta parte hartzen duen lasterketa gehienetan lehenengo hamar postuen artean aritzen da.
Senior kategorian, aldiz, lau korrikalari daude: Arkaitz, Iñaki, Jon eta Iñigo. Aritzen moduan, Euskal Herriko ia lasterketa gehienetan lehengo hamar postuen artean aritzen dira. Arkaitrzek 7 urte daramatza trailean, Iñigok, ordea, 4 eta Iñaki eta Jonek 3.
Beteranoen artean Jabi, Pedro, Axier eta Marian daude. Jabi eta Axierrek esperientzia handia dute trailaren munduan eta garaipen garrantzitsuak lortu dituzte biek. Pedrok, ordea, 5 urte inguru daramatza kirol hau praktikatzen, baina, bera ere, lehiatzen denean aurreko postuetan egotea lortzen du.