Arabako EH Bilduk eskatu dio Arabako Foru Aldundiari Mendeika eta Etxegoien lotzen duen landa bidean lanak egiteko.
Koalizioak azaldu du Mendeika Urduñako administrazio batzarra dela baina Amurrio eta Aiaratik askoz gertuago dagoela. Gainera, Mendeikatik Urduñara doan errepidea bihurgune ugari ditu.
Ondorioz bere herritarrek harreman estuagoa daukate Amurriorekin-Mendeikako zenbait umek Amurrion ikasten dute, alegia-.
Mendeikarren bizi-baldintzak hobetzeko, EH Bilduk uste du Foru Aldundiak egungo landa bidea egokitu behar duela; autoentzako bidea bilakatu dadin.
Hori dela medio, koalizioak exijitu du egitasmoa lehentasunez jasotzea hurrengo urteko Landa Sarean egin beharreko hobekuntza lanetan.