Aiaraldean sortutako musika eta literatura Durangoko Azokan egongo da aurten ere

Txabi Alvarado Bañares 2015ko abe. 4a, 08:00

Gaur hasiko da Durangoko Liburu eta Disko Azokaren 50. edizioa, eta datorren asteko asteartera arte iraungo du.

Euskal Herriko ehunka idazle, musikari eta artista gerturatuko dira lau egun horietan zehar Durangoko Landako gunera, eta Aiaraldeko literatura eta musikek ere izango dute euren txokoa. Izate faltsua taldea arduratuko da “Ahotsenea zuzenekoak” guneko lehen musika emanaldia eskaintzeaz. Zaratak agindu dezan! lana aurkeztuko du musika taldeak oholtza gainean.

Gaur izango da zita, goizeko hamaiketan. Astelehenean, berriz, Hutsa-ren txanda izango da. Bikote

akustikoak bere laugarren lana aurkeztuko du, Amnesia izenekoa, 13:40etan.

Ez tiro egin anbulantziei Aiaraldeko literaturarekin, baina, igandean izango da hitzordua, 17:30ean, “Ahotsenean solasaldiak” gunean. Mikel Ayllon idazle laudioarrak bere lehenengo nobela aurkeztuko du bertan: Ez tiro egin anbulantziei. Durangoko Azoka Alternatiboan ere izango du presentziak Aiaraldeak. Astelehenean Larra Bustingintza taldeak tailerra eskainiko du, 12:00etan. Gauean, berriz, Amurrioko Haginak taldeak kontzertua eskainiko du, Sapuetxen.

Autobusak eskualdetik

Aiaraldeko zenbait udalek autobusa antolatu dute Durangora joateko bihar -abenduaren 5ean-. Amurriotik 15:40an abiatuko da eta Laudion, aldiz, 16:00etan igaroko da. Itzultzeko bi aukera egongo dira: 20:30ean edo 02:30ean. 7 euro balioko du bidaiak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide