Gaur Euskararen nazioarteko eguna dela medio ekimen gehiago egingo badituzte ere -Orozkon edo Aiaran, adibidez-, atzo hamaika ekintza gauzatu zituzten Aiaraldean. Eskualdeko ikastetxeetan eta herriko plazetan zein beste hainbat lekutan euskara zaindu eta egunero erabili behar dela aldarrikatu zuten.
Argazki bilduma honetan Artziniegako Arteko Gure Ama, Amurrioko Lucas Rey eta La Milagrosa ikastetxeetan egindako ospakizunen irudiak ikusgai daude. Horrez gain, Okondoko Kultur Etxean eta Amurrioko Antzokian eta plazan eta Urduñako plazan ere jaso ditugu.
Argazkiak: Txabi Alvarado, Beñat Mendiguren, Antonio Muñoz, Kaitin Allende, Arteko Gure Ama Ikastetxea, Aitor Aspuru