Pand-ero inshala”, datorren urteko “Panda Raid 2016” izeneko elkartasun lasterketan parte hartzeko asmoz sortutako taldea da. Endika Villanueva langileak eta Igon Olaguena musikariak egindako taldea da.
“Panda Raid 2016” lasterketak helburu solidarioa du, hori dela eta, talde bakoitzak eskolarako material kopuru berezi bat eramatera behartuta dago Marokoko eskola batean emateko eta hori da lasterketaren izaera eta arrazoia.
Taldekideek adierazi laguntzaileen bila daudela; alde batetik autoa erosi eta prestatu ahal izateko, bestetik, eraman behar duten eskolarako materiala eskuratzeko eta azkenik, lasterketaren inskripzioa ordaindu behar den diru kopurua lortzeko.
“Panda Raid 2016”
Aiaraldeatik Essauiraraino (Maroko) joan eta etorria egin beharko dute ezaugarri bereziak dituen ibilgailu batean. Guztira 6000 km egin behar izango dituzte 10 egunetan.
Aiaraldeatik atera eta Madrilen egingo dute lehenengo geldialdia ibilgailuaren egiaztapen teknikoen azterketarako.
Hurrengo etenaldia, Algecirasen izango dute, ferrya hartu eta jarraian Afrikar kontinentean barneratzeko.
Hortik aurrera ibilbidea 7 etapatan banatuta egongo da eta hor hasiko da benetako lasterketa. Partaideen arabera “ibilgailuaren eta gidarien gogortasuna alde batetik, eta gidatzeko eta orientaziorako trebezia izango dira lasterketa irabazteko edo behintzat amaitu ahal izateko gakoa”.