Euskararen oraina eta etorkizuna hizpide Aiaraldea Egunkarian

Erredakzioa 2015ko abe. 2a, 22:27

Bihartik aurrera eskuratu ahal izango da Aiaraldea Egunkariaren zenbaki berria eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe eta kaleetan. Egun berezia biharkoa: abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna izango baita.

Bihartik aurrera eskuratu ahal izango da Aiaraldea Egunkariaren zenbaki berria eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe eta kaleetan. Egun berezia biharkoa: abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna izango baita.

Hori dela eta, euskara izango da erreportaje nagusiaren ardatza. Hizkuntzarekin harremana duten bederatzi pertsonen hausnarketak jasoko ditu testuak, euskararen gaur egungo egoeraren eta etorkizunaren inguruan. Hortaz gain, euskarak eskualdean historikoki izan duen bilakaeraren laburpen bat ere jasoko du erreportajeak.

Jendartea atalean ere euskara izango hizpide, Berbalagun eta Gurasolagun egitasmoei buruzko artikulua topatu ahal izango baitu irakurleak.

Artikulu guztiak, baina, ez dira euskararen ingurukoak izango. Kultura atalean, adibidez, Patxi Urkijo zinemagilea izango da protagonista, eta Aiaramendi trail talde sortu berria, berriz, Kiroletan. Herriz-herrikako albisteen txokoak, bere aldetik, ohiko errepasoa emango die azken bi asteetan eskualdean jazotako albiste esanguratsuenei.

Kolaborazioak ere ez dira faltako: Andoni Aldekoa, Jonatan Moreno, Txani Rodriguez, Javi Aspuru eta Andrea Ulloa arduratu dira iritzi-zutabeak idazteaz. Zinema proposamena Lander Arteagak egin du eta Edorta Moreno “Txed” marrazkilariak, berria, komikia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide