Aiaraldea eta Uribe eskualdeetako ordezkariek adostu dute turismoa elkarlanean bultzatzea.
Txakolinaren Ibilbidea protagonismo berezia izango du egitasmo horretan. Bi eskualdeen helburua da turista gehiago erakartzea eta horien egonaldia luzatzea, eskaintza zabalago bati esker.
Gentza Alamillo Aiaraturreko lehendakariak uste du modu horretan euren jarduera sendotuko dutela.
Txakolinaren Ibilbideko kideek, Uribeko enpresariek eta bi eskualdeetako ordezkari politikoek bisita teknikoa egin dute dagoeneko Aiaraldean.