Eskualdeko saskibaloian emakume federatuen presentzia eskasa da eta jokalarien gurasoak horretaz ohartu dira. Horregatik Urduña, Laudio eta Amurrioko klubei proposamen bat egin diete: neska federatuak taldean jokatu ahal izateko, kluben artean adostea eta guztien arteko taldeak sortzea. Hau da, jokatzeko neska nahikorik ez dituzten dituzten kategoria federatuak elkartzea eta taldea sortzea .
Hori dela eta, abenduaren 28an Urduñako Jai Alain 19:15ean lagunarteko partida jokatuko dute Nerbioigoiena Nesken Konibinatua deituriko taldea. Hiru klubetako junior neskek osatzen dute taldea: Urduñako 4k, Amurrioko 6k eta Laudioko 1ek.
Gurasoek aipatu dute: “Nerbioigoienean talderik ez izateagatik saskibaloira jolasteari utzi dioten emakumeen zerrenda bat egin daiteke”. Hori dela eta, arazoari konponbide bat eman nahian, proposamena egin diete klubei. Gurasoak kezkatuta daude, hurrengo urteari begira, klubek porposamenari kasu egin ezean, hainbat neskekin zer gertatudaitekeen ez dakitelako.
Hausnarketa
Gurasoek proposamena egin baino lehen, hausnarketa sakona egin dute, izan ere, azken 3 urteetan emakumeen presentzia zein izan den ikertu dute. 2013. urtean 2 talde sortzea besterik ez zuten lortu, bata Bedarbideko kadeteak eta bestea, Zaraobeko seniorrak. Lehenengoa Urduña eta Amurrioko neskek osatu zuten eta bigarrena ordea, Amurrio eta Laudiokoek.
2014. urtean 3 talde sortu ziren. Horietako bi Urduñako Bedarbidek bultzarurik; kadeteak eta juniorrak. Amurrion, aurreko urteko talde berak errepikatu zuen, beraz, seniorrak.
Aurten, 3 talde sortu dira. Urduñan, Amurriokoekin batera, kadeteak eta juniorrak. Amurrion sortu da beste taldea, seniorrak, baina 6 neskez osatutako taldea da.
Aipatu dutenez, taldeak sortzeko herriak nahasteaz gain, kategoriak ere nahastu behar izan dituzte. “Ondo joanez gero, 2016an Amurrion beste bat egitea proposatuko genuke” gaineratu dute gurasoek.