Podiumera igo dira Aiaraldeko bi kirolariak. Alcobendaseko ziklokrosean, Luisak garaipena lortu zuen larunbatean eta Julenen ordea, 2. postua.
Julenek Euskadiko selekzioarekin hartu zuen parte. Bi lasterketa baino ez dira falta Espainiako Kopari amaiera emateko, bata Igorren abenduaren 6an eta bestea, Balentzian abenduaren 13an.
Momentuz bi txirrindulariak 4. postuan doaz sailkapen orokorrean.