Bihar argitaratuko den egunkari koloretsuan, morea nagusi

Erredakzioa 2015ko aza. 18a, 18:03

 

Bihar argitaratuko da Aiaraldea Egunkariaren 41. zenbakia. Egunkari koloretsua izango da, gai anitzez hornitua.

Baina kolore nagusia morea izango da, indarkeria matxista izango baita erreportaje nagusiko protagonista. Edo, hobeto esanda, indarkeria matxistaren aurkako borroka; Aiaraldean borroka horretan aritu izan diren hainbat belaunaldietako emakumeek osatutako kontakizun kolektiboa jasoko baitu testuak.

 

 

Bihar argitaratuko da Aiaraldea Egunkariaren 41. zenbakia. Egunkari koloretsua izango da, gai anitzez hornitua.

Baina kolore nagusia morea izango da, indarkeria matxista izango baita erreportaje nagusiko protagonista. Edo, hobeto esanda, indarkeria matxistaren aurkako borroka; Aiaraldean borroka horretan aritu izan diren hainbat belaunaldietako emakumeek osatutako kontakizun kolektiboa jasoko baitu testuak.

 

Koloretsua izango da baita urduñar berrien inguruan antolatutako jardunaldien kronika. Adratan etnografia elkarteak antolatu zituen jardunaldi horiek, azaroaren 5etik 9ra bitartean, Urduñako Alondegian. Bertan jasotakoen berri izango du irakurleak.

 

Kirol atalean, berriz, kulturismoa izango da ardatza, Endika Montieli eginiko elkarrizketarekin. Pragan eginiko “Olympia Amateur” kulturismo txapelketako txapelduna izan da Montiel.

 

Kultura atalean APDEMAk eskualdean abian jarritako bi irakurketa kluben nondik norakoak kontatuko dira eta, bukatzeko, kalabazekin lanparak nola egiten dituen azalduko du Iñaki Garcia amurrioarrak kontra-azaleko elkarrizketan.

 

Ohikoan bezala, ez da faltako azken hamabostaldiko albisterik esanguratsuenen bilduma. Zutabegile moduan, berriz, honako kide hauek egongo dira: Julen Arzuaga, Izaskun Garcia, Eneko Gastaka, Inma Roiz, Edorta Moreno eta Lucia Menoyo. Rubi arduratu da oraingoan komiki tira egiteaz, eta Txetxu Urkijok "Marte" filmaren kritika plazaratuko du. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide