EH Bilduk Madrilen erregistratu ditu gaur goizean Senatu eta Kongresurako hauteskunde zerrendak. Koalizioak aurkeztuko dituen hautagaien artean 3 aiaraldear daude.
Kongresurako zerrenda arabarrean Pablo Gorostiaga eta Yolanda Cuadra egongo dira, 3. eta 4. postuan, hurrenez hurren.
Pablo Gorostiaga Laudioko alkatea eta eusko legebiltzarkidea izan da. Kartzelatik atera da aurten 18/98 sumarioaren harira 8 urteko espetxe zigorra bete ostean.
Yolanda Cuadra amurrioarra klinika laguntzailea da eta pertsona nagusiekin egiten du lan. Erabakitzeko eskubidearen alde jardun da hainbat taldetan.
Senatuko zerrenda
Izar Mendiguren laudioarra 3. izango da Senaturako zerrendan. Kazetaria da eta herri mugimendu ekintzailea.