Gentza Alamillo hautatu dute Aiaratur erakundeko lehendakari

Erredakzioa 2015ko aza. 9a, 17:14

Gentza Alamillo Aiarako alkate jeltzaleak gidatuko du Aiaratur erakundea indarrean dagoen legealdian.

Pasa den ostegunean elkartu ziren Aiaraturreko ordezkariak eta lehendakari berria izatea egokitu zitzaion Gentza Alamillori.

Alamillok adierazi du turismoa ez dela beste edozein jarduera bezalakoa, inguruko industriarik handienetako bat baizik; eta erakundeak horretaz jabetu behar direla aipatu du. 

Bi urte barru Artziniegako ordezkari bat izango da lehendakaria.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide