Arabako Foru Aldundiak Arabako Euskara Zerbitzuekin elkarlanaren bidez helduen jarduera fisikoetan euskararen erabilera handitu dadin gida bat sortu du hainbat iradokizun eta baliabiderekin, horretarako hainbat ideia eta tresna eskaintzen ditu.
Gidaren aurkezpena azaroaren 10ean Arabako Kirol Federazioen egoitzan izango da (Amadeo Garcia de Salazar enparantza- Gasteiz), arratsaldeko 19:00etan. Iradokizun eta baliabideen aurkezpena Iñaki Eizmendi gizarte hezitzailearen esku izango da.
Aurkezpen saio hau jardueren antolatzaileei eta teknikariei zuzenduta dago. Informazio gehiagorako; www.euskaraba.eus, 945.23.02.19 -618.07.98.79, www.euskaraba.eus.