Atzo (larunbata) izan zen Lezamako Jaien egun nagusia. Goizeko bederatzietan izan zen egitarauko lehen ekintza: Mendi ibilaldia. Bazkaria egon zen ondoren, eta umeentzako jolasek eta herrien arteko herri kirolek bete zuten arratsaldea. Parrilladarekin tripak bete ostean, festa goizeko ordu txikietara arte luzatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek, Astalapo eta Honat taldeen kontzertuekin.
Argazkien egileak:
- Eukene Aldai
- Burutxaga Odolosteak
- Iñaki Ibarrola
Aurreko urteetako argazki bildumak: