Errefuxiatu sahararren kanpamentuetan uholdeak jazo ziren urriko bukaeran. Sortutako larrialdi egoerari aurre egiteko eskualdeko 4 elkartek deialdi bateratua egin dute.
Horrela, Etawasolek, Sahara Eutsik, Convivencia y Solidaridad Amurriok eta Saharar Errepublikako lagunek eskatu dute La Caixako 0133-4135-81.4200001263 kontu korronte zenbakian ekarpen ekonomikoak egitea, “Uholdeak” hitza erabiliz.
Pertsona ugarik bere kabuz sendagai bilketak abiatu dituzte, baina elkarteek dirua lortzea hobestu dute, jasotako sendagaiak edo arropa kanpamenduetara garraiatu ahal izateko.