Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko fauna eta flora autoktonoak hobetzeko ekintzetako ekintza bat abenduaren 13an egin zen Basaurin. Flora exotiko inbaditzailea kentzeaz gain bertako espezieak landaketa jardunaldia egin zela Basaurin Nerbioi ibaian, Artunduaga zubian, Gerdau aurrean eta Mercabilbaoko biribilgune ondoan. Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek zehaztu duenez ekintza hauek Arakaldon, Arrankudiagan, Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin, Galdakaon, Orozkon, Urduñan, Ugao-Miraballesen, Zaratamon eta Zeberion egiten ari dira.
Hiru orduz 10 pertsonako taldea 349 metrotako ibaiertzean lanean aritu izan zen. Beste batzuen artean, Artemisia inbaditzailea (Artemisia verlotiorum) Olibarda (Dittrichia viscosa) eta Sasiakazia (Robinia pseudoacacia) bezalako espezie exotiko inbaditzaileak kendu zituzten. Lagin hauek poltsetan gorde ziren, haziak airean ez barreiatzeko. 67 zuhaitz eta zuhaixkak landatu ziren, haien artean, haltzak, sahatsak, lizarrak, intsusak, oilakaranak, haritzak, ezkiak, elorri zuriak eta beltzak, zuhandorrak, etab.
Jarduera hau zuzentzen duen talde teknikoak, hasieran eta amaieran, azalpen bat eman zuen, ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia aipatuz, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azalduz eta hauentzat ekintza honek ekar dezaken onura nabarmenduz. Parte hartzaileei informatzeko liburuxka bana eman zitzaien eta ekintza hauek bertako flora eta faunan duten garrantzia azpimarratu zen.
Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila eta baita Osasun Saliaren diru-laguntza jaso du. Hurrengo ekintzetan parte-hartu nahi izanez gero, informazioa www.ut21.org orrialdean topatu dezakezu. Anima zaitez!