Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek 2013. urtean garatutako Nerbioi-Ibaizabal eskualdean hondatutako ibaiertzen leheneratze ekologikorako proiektua eta ibai eta erreketan biodibertsitatea hobetzeko ekintzak, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Urduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalerrietan proiektuaren balantzearen berri eman nahi du.
Aldi berean, jakinarazten du Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko ekosistema hezeetako eta ibaialdeetako fauna eta flora autoktonoak hobetzeko ekintzak Arakaldo, Arrankudiaga, Orozko eta Urduña udalerrietan, besteak beste, bigarren proiektu bat jarriko duela abian laster.
2014ko udazkenean eta 2015eko lehenengo hiruhilekoan garatuko delarik. Proiektu bien asmoa eskualdeko natur ingurunea hobetzea da, teknikari adituen babesarekin eta herritar boluntarioen parte-hartzearekin.
Bigarren proiektua
2015ean garatuko den bigarren proiektuaren helburua da ibaiertzetako flora eta fauna espezieen populazioak kualitatiboki eta kuantitatiboki hobetzea, eta, zehazki, eskualdean mehatxu-maila handiena duten espezieetako batzuen egoera hobetzea; besteak beste, baso-igel jauzkariaren (Rana dalmatina), miru gorriaren (Milvus milvus) eta bisoi europarraren (Mustela vison) egoerak.
Zeregin nagusien artean udalerri bakoitzean aukeratutako inguru hondatuetan, ibaiertzetako zuhaixka eta zuhaitz espezie autoktonoak landatzeko eta mantentzeko ekintzak; ibaien urbazter eta inguru heze sentikorretan dauden landare-espezie exotiko inbaditzaileak antzeman eta eskuz erauztea; 2 putzu artifizial egitea, mehatxatutako anfibioak eta narrastiak indartzeko; eta Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko ibai eta hezeguneetako fauna-espezieei buruzko 3 sentsibilizazio-kanpaina egitea.
Lehenengo proiektuan bezala, ekimen honen helburua da eskualdeko ahalik eta pertsona kopururik handiena inplikatzea eta sentsibilizatzea, bai tokian tokiko hobekuntza ekologikoari dagokionez eta bai sentsibilizazio-ekintzei dagokienez.
Bigarren proiektu horrek ere Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren diru-laguntza jaso du.
Informazio gehiago behar izatekotan jo ezazue Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen web orrialdera: www.ut21.org