Elikadura burujabetzari bultzada berri bat emateko helburuz sortu da ekimena. Gaur egun eskualdean jasaten ari den egoeraren ondorioz gehien bat. Sustatzaileek orain arteko esperientzia, baserritarrak, kontsumitzaileak eta administrazioen babesa batu dituzte proiektu berri honetan.
Egun hauetan bilera egin dute elikadura burujabetza lortzeko baliabideak zehazteko eskualdeko udal guztiekin. Denek denentzako egindako proiektua izatea nahi dute antolatzaileek Iñaki Urkijoren hitzetan.
Lan ildo nagusiena orain arteko esperientzia izango da. Eskualdean duela urte asko garatu zen Ekoizpen agentzia Urduñan, nekazaritza proiektuaren hastapenak ere hasi ziren eta Esnetik kooperatiba ere martxan jarri zen. Hiru ekimenak lau zutabe nagusitan oinarritu dira: kudeaketa kolektiboa, ekoizpen eta kontsumoaren planifikazioa, ekoizpenaren kontrola eta azkenik agroekologia.
Proiektua Nerbioi Garaiko agroekologia taldetik jaio da, kontsumoaren aldetik kontsumitzaileek hartu dute parte eta oraingoan administrazioaren parte hartzea lortu dute. Eskualdeko udal guztiak batu ditu ekimen honek. Taldean 30 pertsona inguru sartu dira hasiera batean 15 partaide izateko aurreikuspena bazegoen ere.
Burujabetzaren egoerak eskualdean hobera egin duela uste du Iñaki Urkijok baina oraindik ere bultzada behar duela nabarmendu nahi izan du. Administrazioen laguntza izateak indar handiagoa emango dietelakoan daude.