Errigora ekimenak otzara salmenta kanpaina berria abiatu du eskualdean

Errigora ekimenak Nafarroako hegoaldeko euskalgintza suspertzeko udazkeneko kanpaina abiatu berri du.

Eremu horretako diren produktuez osatutako otzarak salgai jarri dituzte 50 eurotan. Izan ere salmentan bildutako diruaren %25a Lodosa eta Vianako ikastolen biziraupena bermatzera, Erriberako AEK euskaltegira eta D eredua Nafarroa osoan hedatzeko ekimenetara zuzenduko du Errigorak.

Nafarroako hegoaldeko euskalgintza suspertzeko Errigora ekimenak udazkeneko kanpaina berria abiatu berri. Eremu horretako propio diren produktuez osatutako otzarak salgai jarri dituzte 50 eurotan, salmentan bildutako diruaren %25a Lodosa eta Vianako ikastolen biziraupenera, Erriberako AEKra eta D eredua Nafarroa osoan hedatzeko ekimenetara zuzenduko du Errigorak.

Saltokiak

Hainbat salmenta puntu izango dira Aiaraldean: Txoko gorri elkarte Amurrion, Berbots euskaltegia (AEK), Laudio Ikastola eta Institutua, Arrañope taberna, Baratze elkartea, JEZ enpresa eta Eska Hyundai tailerra Laudion, Etxaurren Herri eskola eta Meson Okondo jatetxean Okondon, Gure arraindegia denda Orozkon eta Herri eskola eta Mugalde elkartea Urduñan. Honez gain internet bidez kontakta daiteke ekimenarekin www.errigora.eus helbidearen bidez, otzarak erosteko zein salmenta puntuak proposatzeko.

Auzolanaren arrakasta

Euskal Herriko 15.000 etxetan egin dute bat Errigora ekimenarekin 2013az geroztik,  sortu den 1,5 milioi euroko fluxu ekonomikotik 300.000 euro bideratuz Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara 3 urteko ibilbide horretan. 370.000 kontserba ontzi eta 88.000 litro olio banatu dira orotara Errigorak urtaro ezberdinetan bolondresen ekimenez eta Sortzen, AEK, Zazpiak Bat, Ikastolen Elkartearen babesaz zabaldutako kanpaina ezberdinetan.

15 nafar ekoizle batu dira aurten ekimenera beraien produktuak otzaratan eskaintzeko: Ardo beltz botila (Azpea, Lezaun edo Mendiko), litro erdiko oliba olio birjina estra botila (Bardea, Castillo de Ablitas, Ekolo edo La casa del aceite), melokotoia almibarrean (Almanaque), orburuak (Ebron edo Maria Jesus), potxak (La Churta edo Maria Jesus), kardua (Maria Jesus edo Pedro Luis), mahats zukua (Ekolo),  almendrak (Ntra. Sra. Del Rosario), pikillo piper ontzi txikia (Iturri), pikillo piper ontzi handia (El Escolar edo Meleta), zainzuriak (Iturri), melokotoi marmelada (Pedro Luis) eta pikillo piper untapana (Almanaque).

[video:https://www.youtube.com/watch?v=QKS3Gh0HKg8]

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide